XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doinua: Orain hasi bihagu. Mañukorta.
Gauza daukagu beraz
konpondu beharra,
gure janari hau
ez dala azkarra
ta ezin saldua da;
hau komeri txarra!
Gauza hobe bat degu
guk hartu beharra .

Enbeita.
Neu naiz hemen bakarrik
beti lan eta lan,
aspalditik nengoen
ni zurekin kejan,
besterik ez daukazu
ondo lo eta jan,
harritzekoa ez da
egotea bajan.

Mañukorta.
Lanerako ez dezu
nahiko borondate,
janari txarrak hartu
danentzako kalte,
ta herrian oin ere
keja eman didate,
zugatik galdu dira
eun kilo tomate.

Enbeita.
Alperrak zoritxarrez
dijoaz ugaltzen,
ta inbernaderoa ni
izerdiz zabaltzen,
zertan saiatuko naiz
honenbeste lantzen,
hamarretik bat ere
ez baduzu saltzen.